top of page

ATZERA BEGIRA: ZAGREB FILMS

Film laburren programa. Elkarrizketarik gabe. Ikusle guztientzat.

“Atzera Begira” programak iraganaldiko erreferentzia bila dago orainaldia berreraikitzeko.      Film aukeraketa non garai bateko filmen taupada bizirik irauten duen. Zinema garaikideko hoberena eskaintzen duen jaialdia gara eta egunera ekarri gaituzten film sorta elkarbanatu. Hau da edizio honen kasua non Zagreb Films ospatzen dugu, animazio estudio urtesu eta emankorrenetarikoa. Haren berrikuntzak mundu eta urteetan zehar zinemagile ugari inspiratu ditu. 70-eko hamarkadako bildumak Gasteizko aretoak besarkatuko ditu edizio honetan. Hauek dira aurten Zagreb Films-eko gurekin egongo diren izenburuak:

_SVI CRTEŽI GRADA Ivo Vrbanić, Vlado Kristl / 1958 / Kroazia / 8’37” / Elkarrizketarik gabe

_NESTAŠNI ROBOT Dušan Vukotić / 1956 / Kroazia / 7’21” / Elkarrizketarik gabe

_ZIMSKA ŽELJA Leo Fabian / 1988 / Kroazia / 7’11” / Elkarrizketarik gabe

_VAUVAU Boris Kolar / 1964 / Kroazia / 8’58” / Elkarrizketarik gabe

_PROFESOR BALTHAZAR T1, Ep. 3 “Izumitelj cipela”  Zlatko Grgic / 1967 / Kroazia / 9’17”/ Gaztelaniara bikoiztuta

_PROFESOR BALTHAZAR T4, Ep. 1 “Baltazarova Ljubav” Zlatko Grgic / 1977 / Kroazia / 9’17”/ Elkarrizketarik gabe

Saila “Balthazar irakaslea” programa ospetsuaren zikloaz osatzen da. Animazio telesail bat izan zen Zagreb Film’s-ek ekoiztuta 60 eta 70-eko hamarkadetan, haren kapituluak mundo osoan bikoiztuta izan ziren hamar hizkuntza baino gehiagotara.


Zorionekoak gara egun klasikotzat hartzen den animazio zinemako kapitulu bat eukitzeaz, artelan nagusia dena. “El Inventor de Zapatos” 1974-ean RTVE-n igortuta izan zen, haien elkarlana ezinbestekoa izan da guk kapitulu hau berreskuratzeko, gaztelaniara bikoiztuta, zeinen originala 16mm-tan zegoen. Laugarren denboraldiko “Crazy times” kapituluari dagokionez telesaileko beste aro desberdin bat irudikatzen du, Zagreb Films zigilu nabarmenaren programa honen errematea.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page