top of page

DOUNIA ETA ALEPOKO PRINTZESA

Izenburu originala: Dounia et la princesse d'Alep
Zuzendaritza: André Kadi eta Maria Zarif
Herrialdea: Kanada
Urtea: 2022
Hizkuntza: J.B. (frantsesa), euskarara bikoiztua
Iraupena: 72 min

Dounia magiaz betetako filma da, sentiberatasun handiz eta neskato baten begietatik eta xalotasunetik, egungo errealitate konplexu eta izugarri bat kontatzen duena. Dounia eta Alepoko printzesak kontakizun ezezagun bat dakarkie haurrei, eta munduko beste leku batzuetako neska-mutilek aurre egiten dieten beste bizitza-istorio batzuen berri ematen die.
GazteFilm Fest-en bikoizketa-tailerreko neska-mutilek euskarara egindako bikoizketak are magia gehiago ematen dio filmari, eta, ahotsen bidez, emozioa eta sentimendua gehitzen dizkio.

Dounia eta Alepoko printzesa animazio oso aberatsa duen filma da, eta hunkitzen zaituen istorioa kontatzen du. Orain, gure bikoiztaileei esker, euskaraz ikusteko aukera eskaintzen dugu; gure ikuspuntutik, balio handia du film luze hau euskaraz eskaintzeak, uste baitugu kalitatezko eduki kulturala, zehazki haurrentzako euskarazko edukia, ez dela erraz aurkitzen.
Horregatik, GazteFilm Festetik, haurrentzako euskarazko zinema-eskaintza zabaltzen lagundu nahi dugu.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page