gff2021094.jpg

Haurren epaimahaiko kide izan nahi duzu?

Gure jaialdian ohikoa den bezala, haurrak jaialdia gertatzeko beharrezkoak diren
prozesu guztien parte dira. Lehiatzen diren filmen aukeraketatik, horien bikoizketa, inaugurazio eta amaiera ekitaldien aurkezpeneraino.

Aurten, gainera, haurrez osatutako epaimahai bat sprtu nahi dugu, sail bakoitzeko lan onenak ikusi, baloratu eta saritzeko.

Epai motak:


- LHko 1. mahaitik, 3. Mailara: +6 urteko sekzioa.
- LHko 4. Maitik, 6. Mailara: + 8urteko sekzioa.

Zertan datza epaimahai izatea?

- Film laburren programa bat eta 2 film luze ikustea azaroaren 19tik 21era.
- Film bakoitza baloratzea.
- Gainerako epaimahaiekin eztabaidatzea eta atal bakoitzeko irabazlea
aukeratzeko.

Epaimahaikide izateagatik, bai haurrak, bai haurra laguntzen duen persona nagusia, mugarik gabeko sarbidea izango dute jaialdiko saio guztietara.
Gainera, oparitxo bat emango zaie MARA MARA LIBURUDENDAREKIN lankidetzan.


- Epaimahaiaren hautaketa izen-ematearen hurrenkeraren arabera egingo da.

Izen ematea

Eskerrik asko!

“GazteFilm Fest-eko epaimahaikide izateaz gehien gustatu zitzaidana beste
haur batzuk ezagutzea eta ados jarri beharra izate izan zen.”

Ayur Bendriss Gonzalez

gff2021379.jpg

“Gustoko izan nuen, haurren iritzia kontuan izatea, garrantzitzu sentitu nintzen, oso
esperinetzia bitxia.”

Mikela Aristi Morales

gff2021086.jpg

“Gehien gustatu zaidana film labur desberdinak ikustea eta nire iritzia kontuan hartzea izan da.”

Maeva Mazeaud Arnedo

  • Blanco Icono de Instagram