Aza. 20 Larunbata | 17:00 | Zabalgana GE
_Marcela Rincón / 2017 / Kolonbia-Uruguay / 86' / Gaztelania
Lila ipuin bateko pertsonaia bat da, bere paperezko mundutik erortzen dena eta ez dagokion leku batean harrapatuta amaitzen dena. Laster ohartuko da Ramon, liburuaren jabea, dela salba dezakeen bakarra, baina ez da erraza izango, Ramon jada ez delako zen haur txikia, hazi egin delako eta, irakurtzeari uzteaz gain, fantasian sinesteari ere utzi diolako. Lilak eta bere lagun Manuelak gertatzen ari denaz konbentzitu nahi dute eta, elkarrekin, oroitzapen galduen basamortura bidaia arriskutsu bati aurre egin beharko diote Lilaren liburua berreskuratzeko.