
Programación completa
GAZTEFILM LLODIO
22-24 MARZO 2019

GAZTEFILM LAUDIO
2019 MARTXOA 22-24
programazio osoa

OSTIRALA 22

17:30 | Laudioko zinema
Film luzeen Sail Ofiziala:
Guarda in Alto
90´/ Italia / J.B. euskarazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera
Teco goiz batean Erromako teilatuetan barrena abentura berri batean murgilduko duen gertakari bitxi baten lekukoa izango da. Road movie batean bezala, Teco jakin-minez beteta eraikin batetik bestera mugituko da, mundua eta komunitate erreal bat deskubritzen.
2€ - Sarrerak bertan salgai
18:30 | Kultur Etxea (Butaka aretoa)
Foco LLodio. Kepa Sojo
39´/ Llodio / J.B. gazteleraz/ 16 urtetik aurrera
Laudio fokoaren lehen zatia, Kepa Sojori eskainia. Laudioarrak bere lehen film laburra erakutsiko digu, bere arrakastatsuenarekin batera:
Cien maneras de hacer pollo al txilindron eta Loco con ballesta.
18:30 | Gazteleku
Animazio tailerra
120´/ 12 urtetik aurrera
Esti Urresola Laudioko zinemagileak animaziozko tailer express bat eskainiko du gazteentzat. Helburua objektu animatuak sortzea da, igandeko Fragmentos de un espacio infinito ikuskizunean erabiltzeko.
Doan erreserbarekin: info.gaztefilmfest@zinhezba.org
19:30 | Laudioko zinema
Film luzeen Sail Ofiziala:
Les Météorites
85´/ Frantzia / J.B. gaztelaniazko azpitituluekin/ 16 urtetik aurrera
Nina hamasei urteko neska batek ikasketak bertan behera utzi ditu eta abenturetan murgiltzearekin amesten du. Bitartean, uda bere Frantziako hegoaldeko herrian eta parke tematiko batean igarotzen du. Morad ezagutu baino lehen, Djamila bere laneko kidearen neba eta 19 urteko gazte seduktorea, Ninak meteorito bat ikusten du. Badirudi berak bakarrik ikusi duela meteoritoa, seinale bat izango balitz bezala…
2€ - Sarrerak bertan salgai
19:30 | Kultur Etxea (Butaka aretoa)
Film laburren Sail Ofiziala:
Bakardadeak
63´/J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera
Bakardadeak bide bat egiten du bere ondoan norbait aurkitzeko. Laudioko ikasleek aurkeztutako programa.
19:30 | Sorgin Taberna
Lehiaketaz kanpoko film laburrak:
Periferikoa
65´/ J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 16 urtetik aurrera
Sekzio Periferikoa estreinatzen duten film laburrak: Lan desberdinak, arraroak eta ausartak, haratago arakatzen dutenak; batzuetan, hausnarketa gisa eta beste batzuetan, lan zentzugabe zein dibertigarri gisa. Sorgin tabernak programa osoa proiektatuko du asteburu osoan zehar buklean. 19:30etan aukera izango duzue film laburrak soinuarekin ikusteko.

21:00 | Laudioko zinema
La vía flotante. Foco Zazpi T´erdi
40´/ Gazteleraz / 12 urtetik aurrera
La vía flotante Punto de Vista jaialdiko X films sekzioko proiektu irabazlea da. Nafarroan filmatuta dagoen zientzia fikziozko pelikula bat da. Paisaia hondagarriak agertzen dira, non gizakiak iruditik desagertu diren eta haien arrastoa soilik utzi dute. Eterrean irrati uhinak eta irrati-amateurren elkarrizketak flotatzen egongo dira.
2€ - Sarrerak bertan salgai
22:00 | Laudioko zinema
Lehiaketaz kanpoko film laburrak:
The Florida Project
115’/ AEB / J.B. euskerazko azpitituluekin / 16 urtetik aurrera
6 urteko ume batek eta bere lagunek uda Disneyworld-etik gertu dagoen motel txiki batean igarotzen dute. Bitartean, haien gurasoek eta gainerako helduek krisiaren ondorioak jasaten dituzte oraindik.
2€ - Sarrerak bertan salgai

23:00 | Gaztetxe
Inaugurazio festa. Komando Klitorix
GazteFilmfest-i hasiera emateko kriston farra antolatu dugu Gaztetxean Komando Klitorix-ekin batera. Soilik emakumezkoen konposizioak jartzen dituzte eta eszenatokira neska guztiak gonbidatzen dituzte. Izan ere, ezin bada dantzatu, hau ez da haien iraultza. Ez galdu!


LARUNBATA 23

11:00 | Laudioko zinema
Film laburren Sail Ofiziala
Bakardadeak
63´/J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera
Bakardadeak bide bat egiten du bere ondoan norbait aurkitzeko. Laudioko ikasleek aurkeztutako programa.
2€ - Sarrerak bertan salgai

12:15 | Kultur Etxea (Butaka aretoa)
Iñaki Sagastumeren hitzaldia:
Produce con lo que hay
60´/ Gazteleraz/ 16 urtetik aurrera
Iñaki Sagastumek ikus-entzunezko ekoizpen ezberdinen inguruko solasaldia eskainiko du. “Zuk zeuk egin”, gerrilla zinema eta filmatu ahal duzun moduan filosofiak azalduko dizkigu.
16:30 | Laudioko zinema
Film Laburren Sail Ofiziala:
Joan etorriak
45´/J.B. euskara eta gaztelerazko azpitituluekin/ 16 urtetik aurrera
Gizakiaren bizitzaren trantsizioetan barneratzen den film laburren programa. Errealitate desberdinetako pilula txikiak, autoezagutza eta heldutasunari aurre egiteko moduak erakusten digutenak.
*Ariadna Murguialday-ek aurkeztua
2€ - Sarrerak bertan salgai
17:45 | Laudioko zinema
Lehiaketaz kanpoko film luzea:
L´atelier
1114`/J.B. euskarazko azpitituluekin/ Frantzia / 12 urtetik aurrera
La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz hiriko langileriaren iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta aurka egiten dio taldeari eta Oliviari. Gazteak erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.
2€ - Sarrerak bertan salgai
