
Aza. 20 igandea | 12:00 | Salburua GE


Mamá es Pura Lluvia [Maman pleut des cordes]
+ Txorien irla [Drôles d’oiseaux]
+9
Hugo de Faucompret / 2021 / Frantzia / 29’ / Gazteleraz
Charlie Belin / 2021 / Frantzia / 30’ / Frantsesa Euskarazko azpitituluekin
Mamá es Pura Lluvia:
Janeren amak depresioa du. Bere alaba bidaltzen du Gabonak amonarekin pasatzera eta han lagun berriak egingo ditu. Janek besteengana irekitzen ikasten du, eta hori inspirazio iturri izango da amarentzat.
Laburmetraia kontu handiz hurbiltzen da buruko gaixotasunen gaira, neskato baten ikuspuntutik jorratzeko: samurtasunez eta ulertzen laguntzen saiatuz.
Erakusketa
Txorien irla:
Eliri txoriak gustatzen zaizkio eta irudimena gainezka dauka. Asko gustatzen zaio haiei begiratzea eta haiei buruz liburutegian irakurtzea. Egun batean, liburuzainak ornitologia-liburu berezi bat gomendatzen dio, hurrengo egunean itzulltzeko beharrarekin. Liburutegia itxita aurkitzen duenean, liburua uharte batean bizi den liburuzainaren etxeraino eramatea erabakitzen du. Hemen hasten da bere abentura.


