top of page
fondo2.jpg

ALBISTEAK

28 film labur lehiatuko dira GAZTEFILM Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdian, hainbat gairekin eta animazioa nagusi

Gasteizen 2020ko azaroaren 20tik 29ra ospatuko den Haur eta Gazteen Zine jaialdiak sail ofizialerako aukeratutako film laburrak aurkeztuko ditu. Guztira 28 lan ikusi ahal izango dira, adin-tarte bakoitzerako bereziki aukeratutako 4 programatan banatuta.

Haurrentzako saileko film laburrak (6 eta 12 urte bitartekoak)

1.Waltz_still002.jpg

Etxeko txikienek (Haurrak I) "Handi egiten gaituzten gauza txiki horiek" izeneko programa izango dute eskura. Programa hau 6 urtetik gorako haurrentzat pentsatuta dago. Ian Lamelas, Leire Alma Koddo, Jon Ander Arratibel Arbildi eta Lur Diaz de Gereñu Vazquez dira saioaren komisarioak: Mari Miyazawa japoniarraren "Waltz", Julie Rembauvilleren "Beware the wolf!" eta Cédrick Spinassouren "Un jeur excepcionel", Chao Ming Lee japoniarraren "Moist", “Arthur and the seagull” Luca Di Cecca italiarrarena, “Chasing sparks” Lucas Moreirarena eta  “The firefly grove” Tomasz Pilarski poloniarrarena. 

Naturak, adiskideek eta desberdintasunek xehetasunetan pentsatzera nola bultza gaitzaketen ikasiko dugu, askotan oharkabean pasatzen baitira.


9 urtetik gorako ikusleentzat pentsatutako Haurrak II sailean, 9 film labur aurkeztuko dira "Lagun ezberdinak" izeneko saioan. Kasu honetan, nahasketa perfektuenak sortzen dituzten ezberdintasunak aztertuko ditugu. Guilherme Munhoz brasildarraren "Brief changes", Maryam Bayani belgikarraren "Rainbow children", Natalia Mirzoyan errusiarraren "Five minutes to sea", Xinhui Ma ingelesaren "Fillá void", Raymond Limantara Sutisna italiarraren "Balance", “He” Katarzyna Radecka poloniarrarena , “Master of light” Stefan Vogt alemaniarrarena,  Kazuki Yuhararen “MOWB” eta “O28” (Otalia Caussé, Geoffroy Collin, Louise Grardel, Antoine Marchand, Robin Merle y Fabien Meyran). Bloke honen komisarioa Lur Diaz de Gereñu Vazquez da.

Haurrentzako saila, guztira, azaroaren 21ean, 22an eta 23an izango da ikusgai Gasteizen.

Gazteen ataleko film laburrak (12tik aurrera)

5.See my ghost2.jpg

Gazte I saileko lehen saioa 12 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta dago eta 6 film labur osatzen dute. "Transmisioak" du izena, eta heldutasunerako urratsa da, inguruneak ezinbestean baldintzatu duen aldaketa horren errealitate desberdinak erakutsiz.

 

Sailkapen honetan, honako hauek aukeratu dituzte: Gabriella Marshen (Espainia) "Solos", Abdenoure Zianeren (Frantzia) "Jeûne d 'été", Komeil Soheiliren (Iran) "Baraka, the cow", Azalia Muchransyahren (Indonesia) "Where do babies come from", Sofia El Khyariren (Maroko) "Ayam" eta Albaqer Jafeeren (Irak) “Mother of Mosul”. La fuente de la salud tutoretzapeko apartamentuetan bizi diren neska gazteen talde batekin lankidetzan komisionariatu da programa.

 

Gazte II kategorian aukeratutakoak, 16 urtetik gorakoei zuzendutako film laburrak dira eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek komisariatu dute. Saioak "Obsesioak" du izena, eta 6 film laburrek osatzen dute. Horien bidez, gizakiaren irrika eta bere desio sakonak jorratzen dira, ametsak jazartzen jarraitzera bultzatzen dutenak.

Hauek dira hautatutakoak: Jasmin Luu alemaniarraren "PelvicaChromis", Leonardo Martinelli brasildarraren "Remember", Hsin Yi Shihen "Ramdon Panic Attacks" (Taiwan), Santi Capuzen "Replica" (Espainia), Yann Pichot frantziarraren "See my ghost passing away" eta Alexandre Siqueiraren "Purpleboy" (Portugal). 

Gazteen saila Gasteizko aretoetan izango da ikusgai azaroaren 27an, 28an eta 29an.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page