top of page
gff blanco hueco.png

SAIOAK

HIZKUNTZA

ADINA

SARRERAK

+16

Chicas tristes

Muestra · Herrialde gonbidatua: Mexiko

La Maestra eta Paula euren taldeko igerilari onenak dira, baita lagunik minenak ere, festa batean gorabehera batek dena hankaz gora jartzen duen arte. Maestra bizia eta geldiezina da, eta bere lagunari zerbait gertatu zaiola sumatzen du, triste baitago. Egia jakiten denean, biek ezinezko erabaki bati egin beharko diote aurre: Paulak isilik geratu nahi du, Maestrak, ordea, justizia nahi du. Lehen suntsiezina zen adiskidetasuna proban jarriko da, inoiz ez bezala.

Film honek Berlinaleko azken edizioan Oso de Cristal saria irabazi zuen, Generation sailaren barruan. Filma argitsua da, indarkeriaren itzala hor dagoen arren.

Fernanda Tovar / 2026 / Mexiko / 90’ / Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz

zinhezba.png
LogoByNKalakalab.png

Babesleak

Principal Monocromo.jpg
logo-ayuntamiento.png
dipu.png
kultura.png
kulturagobierno.png

Laguntzaileak

logos colaboradores para web 2026.jpg

Jarraitu

  • Facebook
  • Instagram
bottom of page