top of page

ZER DA GAZTEFILM?

Zeinek ezagutzen ditu umeen gustuak haiek baino hobeto?

Gasteizko zine jaialdi honek talde esperientzia berritzaile eta hezitzaile bat planteatzen du, non umeek praktikaren bitartez eragile aktiboak izango diren.

Zine jaialdi honen programazioaren ezaugarria izango da zirkuitu komertzialetan erakusten ez den mundu osoko gazte eta umeentzako ikus-entzunezko lan garaikideak ekartzea. Publiko horiei zuzendutako mundu osoko filmografiak ezagutzeko aukera paregabea da. Hautatzeko irizpideak honako hauek izango dira: kalitate zinematografikoa, eklektizismo teknikoa eta estilistikoa (animazioa, dokumentala eta fikzioa) eta aniztasun tematikoa, eta bereziki azpimarratuko dira herrien arteko elkartasuna eta enpatia, giza eskubideen arazoak, indarkeria eta migrazioa gaur egun pil-pilean dauden gaiak izanda, garrantzia berezia dute guretzat.

Jaialdi honen produkzioa, haur eta gazteekin egindako lantegietan egituratzen da eta proiektuaren fase desberdinetan garatzen joango dira: filmen aurre-hautaketa, programazioaren aukeraketa eta programen komisariotza, komunikazio eta diseinu grafikoa eta Gasteizko publikoaren aurrean aurkeztea. Hau da ezaugarri horiek dituen munduko lehen zine jaialdia, non 130 gazte baino gehiago arduratuko diren edizio hau zutik jartzeaz. GazteFilm Fest-ek aisialdi ezberdineko proposamen bat eskaintzen du Gasteizen zinema maite dutenentzat.

Jaialdia bi asteburutan egiten da. Lehena txikienei eskainia eta bigarrena gazteenei. Adin guztietarako proiekzioez eta jatorrizko bertsioko zinemaren aldeko apustua egiteaz gain, zine jaialdiak astegunetan eskolekin saioak egiten ditu.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page