SAIOAK
HIZKUNTZA
ADINA
SARRERAK
+8
Azaroak 22, igandea · 11.00h
Gaztelaniara bikoiztua
3€
Azaroak 28, larunbata · 11.00h
Gaztelaniara bikoiztua
3€
Kona, una gata valiente
Sail Ofiziala · Film luzeak
Konak, basoko katu nerabe batek, bere beldurrei aurre egin eta bere ama desagertua bilatzea erabakitzen du, gizakien zerbitzura zeuden txakurrek bahitu baitzuten. Colin txakurkume zaindari abandonatuarekin, eta zirkutik ihes egin duen Bernard hartz zaharrarekin batera, bere familia galduaren bila abiatuko da herrialdean zehar. Aldeak alde, Konak, Colinek eta Bernardek elkarrekin bizituko duten abentura basatiak betiko aldatuko ditu.
Animazioko zinemaren munduko jaialdirik garrantzitsuenean, hots, Annecyko jaialdian, Publikoaren Saria jasotako filma da. Txileko Augusto Pinocheten diktaduran zehar desagertutako pertsonetan oinarrituta dago, eta hainbat gaiei buruzko hausnarketa bultzatzen du, besteak beste, biolentzia, beldurrei nola aurre egin eta besteengan nola aurkitu daitekeen kontsolamendua.
Gabriel Osorio / 2026 / Txile / 93’ / Gaztelaniara bikoiztua









