top of page
gff blanco hueco.png

SAIOAK

HIZKUNTZA

ADINA

SARRERAK

+6

Azaroak 28, larunbata · 13.00h

Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz

3€

Moscas

Muestra · Fernando Eimbcke fokua

Olga bakarrik bizi da apartamentu bloke batean, inorekin ia harremanik izan gabe. Behar ekonomikoa dela eta, Tuliori gela bat alokatzea erabakitzen du; baina gizonak ezkutuan bederatzi urteko semea sartzen du apartamentuan. Harrigarriki, Olga ustekabeko lotura bat sortzen hasten da haurrarekin. Kontu handiz kontrolatuta duen mundua aldatzen hasten da, eta, bere borondatearen kontra, hiru bizitza hauek elkarri lotzen hasten dira.

Edertasun handiko filma, garrantzia duten galderak azalera ekartzen dituen isiltasunak inguraturiko keinu txikiz betea. Obra sakon eta samurra da, beharrezkoak ez diren milikeria eta edulkoratzaileetatik urrun, hunkipen argitsu eta iraunkorra uzten du.

Moscas arrakasta handiarekin estreinatu zen Berlinalen, eta Donostiako Zinemaldian izan berri da. Donostian, aipamen berezia jaso zuen Horizontes Latinos sailean.

Fernando Eimbcke / 2026 / Mexiko / 102’ / Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz

zinhezba.png
LogoByNKalakalab.png

Babesleak

Principal Monocromo.jpg
logo-ayuntamiento.png
dipu.png
kultura.png
kulturagobierno.png

Laguntzaileak

logos colaboradores para web 2026.jpg

Jarraitu

  • Facebook
  • Instagram
bottom of page