top of page

EL VIAJE DE ERNEST Y CELESTINE
[Ernest et Célestine: Le voyage en Charabie]

Film luzea. Gaztelaniara bikoiztuta

Jean-Christophe Roger eta Julien Chheng / 2022 / Frantzia / 79’

Ernest eta Celestine Ernesten herrialdera itzuliko dira hondatutako biolin maitea konpontzeko. Hara iristean musika herrialde osoan debekatua izan delaz ohartuko dira. Haientzat ezinezkoa da musikarik gabe bizitzea! Ernest eta Celestine bidegabekeria horri bukaera ematen saiatuko dira, hartzatxoen herrialdera poza berriro ekarri ahal izateko.

Musika ondasun preziatua da, hori gabe bizitza munduan leku goibel eta iluna izango litzateke. Filmak bidegabekeriez, familia-harreman korapilatsuez, askatasun ezaz eta norberak uste duenaren alde borrokatzeak duen garrantziaz hitz egiten digu.
Ernest and Celestine film ederra da. Akuarelan islatutako samurtasuna da. Ñabardurak eta pertsonaia konplexuak dituen kaleidoskopio bat da, errealitatearen ispilu gisa balio duena. Familia osoari hitz egiten dio era adimentsu eta maitakorrean.

 

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page