

GazteFilm Fest jaialdia hemen da berriz, bederatzigarren edizioan, esperientzia kolektibo eta hezitzaile gisa finkatua. Jaialdian proiektuko eragile aktiboak dira haurrak, praktikaren bitartez, izan ere, jaialdian lehiatzen diren filmak aukeratzen, aurkezten, bikoizten eta baloratzen dituzte.
Eskoletako saioak garrantzitsuak dira, Gasteizko areto komertzialetan eskaini ohi ez den zinema-mota bat ikusteko aukera ematen dutelako.
ESKOLETAKO SAIOAK



ERRESERBAK:
SAIL OFIZIALA, HAURRAK + 6 URTE
SAIL OFIZIALA, HAURRAK + 9 años
Sail ofizial: Haurrak + 6 urte ( LHko 1., 2., eta 3. mailak)
PERLIMPS
Film luzea. Azpitituluak euskaraz edo gaztelaniaz.
Alé Abreu / 2022 / Brasil / 76’ / Portugesa.
Zaintza, babesa eta maitasuna bakardadearen aurkako antidoto. Gure bizipenak elkarbanatzean lortzen ditugun gauzak, gure eskuak batzen ditugunean berrindartuak suertatzen gara eta beldurraren basoak zeharkatzeko. Sail hau indarrez beteriko filmez osatuta dago, anizkidetasun eredugarriz eta enpatiaz baita ere, ez zaituzte axolagabe utziko.
JAUREGIKO BIZITZA [ La vie de château - Mon enfance à Versailles ]
Nathaniel Hlimi, Clémence Madeleine-Perdrillat / 2025 / Luxemburgo-Frantzia / 81´
Euskarara bikoiztua
Violette, zortzi urteko neska umezurtz bat, bere osaba Regisekin, Versailles jauregiko mantentze-lanetako langile batekin, bizitzera bidaliko dute. Gorroto dio: usain txarra du, ia ez du hitz egiten, eta gurasoekin ere ez du harremanik. Denboraren poderioz, ordea, Regulis eta Violette elkarrengana ohitzen dira.
GFFk izen bereko film laburra izan zuen 2019an, ederki animatutako film honen ernamuina. Bertan, jauregiaren barrokismoa eta duelurako bidean dauden pertsonaien naturaltasuna eta hunkigarritasuna kontrastatzen dira.
OIHANEAN JAIOA [ BORN IN THE JUNGLE ] +6
Edmunds Jansons / 2026 / Letonia-Polonia-República Checa / 70´
Euskarara bikoiztua
Elizabethek, bederatzi urteko neskato batek, oihanean sartu beharko du anaia txikia desagertu ondoren. Bidaian zehar naturaz eta izaki harrigarriz betetako mundu misteriotsu bat ezagutuko du, animalia magiko bati Tepui mendira itzultzen laguntzen saiatzen den bitartean. Aleksandrs Laime esploratzaile letoniarraren istorioan oinarrituta dago filma.
JACOB, MIMI Y LOS PERROS DEL BARRIO filmeko zuzendariaren filma adierazkortasunagatik, atzealde zehatz eta kolorez beteengatik eta pertsonaien bizitasunagatik nabarmentzen da. Ebakinen bidezko animazioa eta 2Dko animazio digitala konbinatuz, baso-paisaia oparoa eta familiarra birsortzea lortzen du. ETXEAN BAKARRIK haur klasikoari keinu bat, oihaneko bertsioan.
KONA, UNA GATA VALIENTE [ BRAVE CAT ] +8
Gabriel Osorio / 2026 / Txile / 93’
Gaztelerara bikoiztua
Konak, basoko katu nerabe batek, bere beldurrei aurre egin eta desagertutako ama bilatzea erabakiko du, gizakien zerbitzura zeuden txakurrek bahitu zutena. Colin, txakurkume zaindari abandonatu bat, eta Bernard, ihes egin duen zirkuko hartz zahar batekin batera, bere familia galduen bila abiatuko da herrialdean zehar. Aldeak alde, Kona, Colin eta Bernard abentura basati batean elkartzen dira, betiko eraldatzen dituena.
Animaziozko zinemari buruzko ANNECY jaialdiko publikoaren saria jaso du filmak, eta Txileko Augusto Pinocheten diktaduran desagertutakoengan du inspirazio iturri. Horrez gain, indarkeriaz, beldurrei aurre egiteko moduaz eta besteengan kontsolamendua aurkitzeko moduaz hausnartzen du.
Sail ofiziala: Haurrak: + 9 urte (LHko 4., 5. eta 6. mailak)
MARY ANNING [ MARY ANNING ]
Marcel Barelli / 2025 / Suitza y Belgika / 72´
Euskerara bikoiztua
1811n, Mary Anningek, hamabi urteko neskato bitxi eta bizi batek, itsas ertza arakatzen ematen ditu egunak, fosil bila, garai bateko harri bitxi horien bila. Aitak pasio hori transmititu dio. Baina dena aldatzen da ustekabean hiltzen denean, marrazki misteriotsu bat eta familia oso egoera zailean utzita. Amari eta anaiari egoera hori gainditzen laguntzera deliberatuta, Mary marrazkiaren sekretua ere argitzen saiatzen da. Bidean, fosilak baino askoz gehiago aurkituko ditu: ustekabeko lagunak, abentura ahaztezinak eta paleontologiaren historiako lehen kapituluak.
Paleontologiaren ama bezala ezagutzen den Mary Anningen benetako istorioan oinarritutako filma. Eskuz margotutako animazioan naturaltasuna, edertasuna eta konposizio pausatu eta leuna dira nagusi. Jérôme Vittozen soinu-muntaia bikaina ere aipagarria da, zinearen legenda, "La vida de calabacín" izenburuekin.
UNIBERTSOAREN ATLASA [ ATLASUL UNIVERSULUI ] +10
Paul Negoescu / 2026 / Errumania-Bulgaria / 85´
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Filip, hamar urteko mutikoa, aitarekin joango da hurbilen duen herrira, eskolarako zapata berriak erostera. Une horretatik aurrera, ustekabeen segida batek ahaztuko ez duen abentura bat bizitzera eramango du, egun amaigabe batean zehar.
90eko hamarkadako Irango zinema jakin baten oinordeko filma da. Bertan, El globo blanco (Panahi) edo Niños del paraíso (Majid Majidi) bezalako filmak nabarmentzen dira, non gutxieneko gertakari batek istorio handi bat sorrarazten duen. Zinema kostunbrista, heroiaren bidaiaren arketipoan zehar gauza txikiez gozatzeko deia egiten duena.
LE CORSET [ LE CORSET ]
Louis Clichy / 2026 / Frantzia / 90´
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
IRON BOYk Christophe 11 urteko mutikoaren istorioa kontatzen du. Bere aitaren urratsak jarraitu nahi ditu bizi diren etxaldean lagunduz. Egun batean, medikuak kortse metaliko bat eramateko agintzen dio, eta horrek oso zail egingo dio baserriko egunerokotasuna. Aldaketa zorrotz horrek, hala ere, grina berriak aurkitzeko eta bere bizitza betiko markatuko duten adiskidetasunak egiteko aukera emango dio Christopheri.
Cannesen izan ondoren, filmak epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Un certain regard filmean, epaimahaiaren sari berezia eta publikoaren saria irabazi zituen Annecy jaialdian. Tinta eta akuarela gogorarazten dituen artisau-itxurako marrazki batekin, animazioa bere pertsonaiaren berezitasunaren zerbitzura jartzen du, okre ugariko eta kolore leuneko paleta kromatiko bat erabiliz. Sentiberatasun handiz kontatutako istorioa da, kortsearen zurruntasuna istorioaren plastikotasunarekin kontrastatzen duena.
DBHrako programazio berezia
HLM PUSSY +12
Nora El Hourch / 2023 / Frantzia / 89´ / JB frantzesez euskarazko ala gaztelaniazko azpitituluekin
Amina, Djeneba eta Zineb, lagun minak diren hiru nerabe, haserre publiko handia sortarazten dute haietako bati erasoa egindako erasotzaile baten bideoa kaleratzerakoan. Premisa honi jarraituz, Nora El Hourch zinemagile franko-marrokiarrak belaunaldi baten erretratua margotzen du, baimena, arraza eta klase soziala bezalako gaien jorraketekin, estilo fresko eta argitsua erabiliz adin berdintsukoei interpelatuz.
L´HISTOIRE DE SOULEYMANE +14
Boris Lojkin / 2024 / Frantzia / 92´ / JB frantzesez euskarazko ala gaztelaniazko azpitituluekin
Pariseko kaleetan barrena janaria banatzen du txirringaz, bere istorioa kontatuz. Souleymanek bi egun dauzka asilo elkarrizketa burutu baino lehen, gakoa bere egoera aldatzeko. Bera ordea, ez da prest sentitzen.
Souleymanen istorioa Frantziako zinemaren urteko goi-agerpena izan da, Cannes-eko jaialdian 2 sari irabazi dituelarik, eta 4 César sari. Drama soziala dugu hau, sakonki hunkigarria, paperik gabeko gazte baten bidea jarraitzen duena, bitartean bere rider lanean murgilduta dagoelarik, Paris bezalako hiri kaotiko eta itogarrian. European Film Awards-etan aktore hoberentzat jo zuten Abou Sangare-profesionala ez den aktorea, modu irregularren bizi dena estatu frantsesan- filmari indar dramatikoa eransten diona, eta zintzotasunez baina gogor jotzen duena.
LE CORSET
Louis Clichy / 2026 / Frantzia / 90´
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
IRON BOYk Christophe 11 urteko mutikoaren istorioa kontatzen du. Bere aitaren urratsak jarraitu nahi ditu bizi diren etxaldean lagunduz. Egun batean, medikuak kortse metaliko bat eramateko agintzen dio, eta horrek oso zail egingo dio baserriko egunerokotasuna. Aldaketa zorrotz horrek, hala ere, grina berriak aurkitzeko eta bere bizitza betiko markatuko duten adiskidetasunak egiteko aukera emango dio Christopheri.
Cannesen izan ondoren, filmak epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Un certain regard filmean, epaimahaiaren sari berezia eta publikoaren saria irabazi zituen Annecy jaialdian. Tinta eta akuarela gogorarazten dituen artisau-itxurako marrazki batekin, animazioa bere pertsonaiaren berezitasunaren zerbitzura jartzen du, okre ugariko eta kolore leuneko paleta kromatiko bat erabiliz. Sentiberatasun handiz kontatutako istorioa da, kortsearen zurruntasuna istorioaren plastikotasunarekin kontrastatzen duena.
CHICAS TRISTES +15
Fernanda Tovar / 2026 / Mexiko / 90´
Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
La Maestra eta Paula ekipoko igerilari onenak dira, baita lagunik onenak ere, harik eta festa batean gorabehera batek dena aldatzen duen arte. La Maestrak, sutsua eta geldiezina izanik, lagunari zerbait gertatu zaiola sumatuko du: orain goibel dago. Egia argitara ateratzen
denean, bi adiskideek erabaki ezinezko bati aurre egin beharko diote: Paulak isilik geratu nahi du; La Maestrak, ordea, justizia nahi du. Lehen suntsiezina zen adiskidetasuna inoiz baino gehiago egongo da kolokan.
