top of page
gff logo nuevo.png
BV5B8752.JPG

GazteFilm Fest jaialdia hemen da berriz, zortzigarren edizioan, esperientzia kolektibo eta hezitzaile gisa finkatua. Jaialdian proiektuko eragile aktiboak dira haurrak, praktikaren bitartez, izan ere, jaialdian lehiatzen diren filmak aukeratzen, aurkezten, bikoizten eta baloratzen dituzte.

Eskoletako saioak garrantzitsuak dira, Gasteizko areto komertzialetan eskaini ohi ez den zinema-mota bat ikusteko aukera ematen dutelako.

ESKOLETAKO SAIOAK

ERRESERBAK:

SAIL OFIZIALA, HAURRAK + 6 URTE 
SAIL OFIZIALA, HAURRAK + 9 años

PERLIMPS

Film luzea. Azpitituluak euskaraz edo gaztelaniaz.

Alé Abreu / 2022 / Brasil / 76’ / Portugesa.

Zaintza, babesa eta maitasuna bakardadearen aurkako antidoto. Gure bizipenak elkarbanatzean lortzen ditugun gauzak, gure eskuak batzen ditugunean berrindartuak suertatzen gara eta beldurraren basoak zeharkatzeko. Sail hau indarrez beteriko filmez osatuta dago, anizkidetasun eredugarriz eta enpatiaz baita ere, ez zaituzte axolagabe utziko.

FILMAK 

image_edited.png
Sail ofizial: Haurrak + 6 urte 
( LHko 1., 2., eta 3. mailak)

MAYA, EMAIDAZU IZENBURU BAT  [ MAYA, DONNE-MOI UN TITRE ] 

Michel Gondry / 2025 / Frantzia / 62´ / Euskarara bikoiztua

Maya herrialde batean bizi da eta bere aita, Michel Gondry, beste batean. Aitak gauero eskakizun bat egiten dio alabari: “Maya, emaidazu izenburu bat”. Haren erantzunetatik abiatuta, stop-motion animazio labur ugari egiten ditu aitak eta horietan guztietan, Maya da heroina. Emaitza bidaia poetiko eta dibertigarria da, amets egitera eta barre egitera gonbidatzen duena.

IPUINAK LORATEGI MAGIKOTIK [GESCHICHTEN AUS DEM ZAUBERGARTEN ]

David Súkup, Patrik Pašš / 2025 / Frantzia / 82´ / Euskarara bikoiztua

Tom, Suzanne eta Derek anai-arrebek lehen aldiz ematen dute asteburua aitonarekin. Aitona pixka bat goibel dabil amona hil zenetik eta une zaila da guztiontzat. Baina Suzanne narratzaile-lanetan hasten da, amonak egin ohi zuen bezalaxe, eta etxea abenturazko, umorezko eta fantasiazko ipuin magikoz betetzen da. Familiaren tradizio kuttun bati jarraituz, bakoitzak osagai berri bat eransten dio istorioei eta horri esker, guztiek ulertzen dute istorioak kontatzeak sendatzeko ahalmen itzela izan dezakeela. Poza eta barreak etxera itzultzen diren heinean, haurren eta aitonaren arteko lotura indartu egiten da, eta kontsolamendua eta indarra aurkitzen dute guztiek partekatutako oroitzapenetan.

Istorioak kontatzeari buruzko stop-motion animazio hau lagungarria izan daiteke ulertzeko bizitzaren erronkei maitasunez eta irudimenez aurre egin dakiekeela.

NIÑO DE CIRCO [ ZIRKUSKIND ]  

Julia Lemke / 2025 / Alemania / 86' / Jatorrizko bertsioa alemanez, aretoan  irakurritako gaztelaniazko azpitituluekin.

Santino zirkuko mutikoa da. Herrialde osoan zehar ibiltzen da karabanan familia eta animaliekin: gaur hemen da, bihar han. Santinorentzako etxea ez da leku finko bat, baizik eta bere guraso Angie eta Gitano, Giordano anaia, ezin konta ahala osaba-izeba, lehengusu eta, batez ere, Ehe birraitona, Alemaniako azken zirkuko enpresari handienetako bat. Santinori urteetan zehar bizi izandako istorio xelebreak kontatzen dizkio, orotariko gaiei buruz: Sahib elefante ar ikusgarria, pailazo gisa agertokian eman zituen lehen urratsak eta askatasun-sentsazioa, zailtasun guztiek merezi dutela sentiarazteko modukoa berau. Santinoren hamaikagarren urtebetetzean, Ehek galdetzen dio zer gustatuko litzaiokeen izatea: lehoi-hezitzailea, pailazoa, akrobata…. Santinok ez daki zer erantzun. 

Zirkuskindek Alemaniako azken nomaden bizitzak agertzen ditu, eta nolakoa den  zirku batean  haztea. Zerbaiten kide izatearen garrantziari eta komunitateari buruzko road movie dokumentala.

 Sail ofiziala: Haurrak: + 9 urte 
(LHko 4., 5. eta 6. mailak) 

LIVING LARGE [ ŽIVOT K SEŽRÁNÍ ]

Kristina Dufková / 2025 / Txekiako Errepublika / 80´ / Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin

Benek 12 urte ditu, pubertarora iritsi berri da eta, bat-batean, bere pisua arazo bihurtzen da, bai berarentzat, bai beste guztientzat. Haurrek jazarri egiten dute eta bere guraso dibortziatuek ez dakite zer egin. Eskolako erizaina ere kezkatuta dago. Janaria ikaragarri maitatu arren, eta nahiz eta sukaldaritzarako talentu handia garatzen ari den, Benek neurri gogorrak hartzea erabakitzen du.

THE MOUNTAIN [ THE MOUNTAIN ]

Taika Waititi / 2024 / Zelanda Berria / 84´ / Jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin

The Mountain filmak Sam izeneko hamaika urteko neskatoari jarraitzen dio. Sam nazkatuta dago minbiziaren aurkako tratamenduarekin, ospitaletik ihes egiten du eta Taranaki mendia eskalatzea erabakitzen du. Mallory eta Bronco lagunekin batera ekiten dio erronkari Samek, gurasoak kezkatuta utziz.

Filman agerian geratzen dira Samek bere herentzia maoriarekin konektatzeko egiten duen bilaketa eta gaixotasunaren aurkako borroka, guztia Zeelanda Berriko paisaia ikusgarrietan girotuta.

GAZTELUA ISPILUAN ZEHAR [ KAGAMI NO KOJÖ ]

Keiichi Hara / 2022 / Japonia / 110´ / Euskarara bikoiztua 

Tokioko auzo lasai batean, zazpi nerabe esnatu eta ohartzen dira beren geletako ispiluek dir-dir egiten dutela. Ukitze hutsarekin, beren bizitza bakartietatik irteten dira arrastaka, eskailera kiribilez, ikusteko gaitasuna duten erretratuz eta armiarma-lanpara distiratsuz betetako gaztelu zoragarri batera. Santutegi berri honetan, benetan direna izateko indarra aurkituko dute.

Misterioz eta ustekabez beteriko animea, norbera izateko zailtasuna eta nerabezaroko kidetasun-beharra jorratzen dituena.

DBHrako PROGRAMAZIO BEREZIA

L´HISTOIRE DE SOULEYMANE  

Boris Lojkin / 2024 / Frantzia / 92´ / JB frantzesez euskarazko ala gaztelaniazko azpitituluekin

Pariseko kaleetan barrena janaria banatzen du txirringaz, bere istorioa kontatuz. Souleymanek bi egun dauzka asilo elkarrizketa burutu baino lehen, gakoa bere egoera aldatzeko. Bera ordea, ez da prest sentitzen.

Souleymanen istorioa Frantziako zinemaren urteko goi-agerpena izan da, Cannes-eko jaialdian 2 sari irabazi dituelarik, eta 4 César sari. Drama soziala dugu hau, sakonki hunkigarria, paperik gabeko gazte baten bidea jarraitzen duena, bitartean bere rider lanean murgilduta dagoelarik, Paris bezalako hiri kaotiko eta itogarrian. European Film Awards-etan aktore hoberentzat jo zuten Abou Sangare-profesionala ez den aktorea, modu irregularren bizi dena estatu frantsesan- filmari indar dramatikoa eransten diona, eta zintzotasunez baina gogor jotzen duena.

HLM PUSSY

Nora El Hourch / 2023 / Frantzia / 89´ / JB frantzesez euskarazko ala gaztelaniazko azpitituluekin

Amina, Djeneba eta Zineb, lagun minak diren hiru nerabe, haserre publiko handia sortarazten dute haietako bati erasoa egindako erasotzaile baten bideoa kaleratzerakoan. Premisa honi jarraituz, Nora El Hourch zinemagile franko-marrokiarrak belaunaldi baten erretratua margotzen du, baimena, arraza eta klase soziala bezalako gaien jorraketekin, estilo fresko eta argitsua erabiliz adin berdintsukoei interpelatuz.

  • Blanco Icono de Instagram
zinhezba.png
LogoByNKalakalab.png

Babesleak

Principal Monocromo.jpg
logo-ayuntamiento.png
dipu.png
kultura.png
kulturagobierno.png

Laguntzaileak

logos colaboradores.jpg

Síguenos

  • Facebook
  • Instagram
bottom of page