top of page


SARRERAK:
GAZTELUA ISPILUAN ZEHAR
Film luzea. Euskarara bikoiztua.
[ KAGAMI NO KOJÖ ]
Keiichi Hara / 2022 / Japonia / 110´
Tokioko auzo lasai batean, zazpi nerabe esnatu eta ohartzen dira beren geletako ispiluek dir-dir egiten dutela. Ukitze hutsarekin, beren bizitza bakartietatik irteten dira arrastaka, eskailera kiribilez, ikusteko gaitasuna duten erretratuz eta armiarma-lanpara distiratsuz betetako gaztelu zoragarri batera. Santutegi berri horretan, benetan direna izateko indarra aurkituko dute.
Misterioz eta ustekabez beteriko animea, norbera izateko zailtasuna eta nerabezaroko kidetasun-beharra jorratzen dituena.
bottom of page









