top of page
gff blanco hueco.png

SARRERAK:

IBAITIK ITSASORAINO

Film laburren programa. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Proiekzio honek Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntza jaso du.

A SHORT FILM ABOUT KIDS

Ibrahim Handal / 2023 / Palestina / 10 min / Arabiera eta ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin

Bethlehemeko errefuxiatu-esparrutik etorritako lau haurrek itsasoa bisitatzea erabaki dute, bizitzan lehen aldiz.

 

VIBRATIONS FROM GAZA

Rehab Nazzal / 2023 / Palestina - Kanada / 16 min / Zeinu-hizkuntza arabiarra, gaztelaniazko azpitituluekin

Film honek Gazako haur gorren eguneroko bizitzan murgiltzen gaitu. Lurralde kolonizatua da Gaza, Palestinako kostan konfinatua. Amani, Musa, Israa eta bere kideak Israelen okupazioaren pean jaio eta hazi dira, eta inkurtsio ugariren lekuko dira. Bonbardaketen aurrean duten esperientziari eta zerua zeharkatzen duten droneen etengabeko presentziari buruzko kontakizun hunkigarriak partekatzen dituzte.

 

AREA C

Salah Abu Nimah / 2018 / Palestina / 10 min / Arabiera, gaztelaniazko azpitituluekin

Zisjordaniako C gisa sailkaturiko eremuan, kolono israeldarrez inguratuta bizi da Hussain txikia. Haurra etxea defendatzen eta kolonoak urrun mantentzen saiatzen da, amaren eta aitaren ondoan geratu ahal izateko.

 

GAZA, JÓVENES BAJO LA OCUPACIÓN

Armelle Loiseau y Agnes Varraine-Leca / 2022 / Palestina / 27 min / Arabiera, gaztelaniazko  azpitituluekin

Abdala, Aseel, Nermin, Shams eta Yasmin gazteak Mugarik Gabeko Medikuek artatutako gaixoen lagun eta senideak dira, edo zaurituta daude eurak. Gazako nerabezaroko eguneroko bizitza erretratatzen dute film labur honetan.

  • Blanco Icono de Instagram
zinhezba.png
LogoByNKalakalab.png

Babesleak

Principal Monocromo.jpg
logo-ayuntamiento.png
dipu.png
kultura.png
kulturagobierno.png

Laguntzaileak

logos copy_edited.jpg

Síguenos

  • Facebook
  • Instagram
bottom of page