top of page

INAUGURAZIOA. KONTZERTU BISUALA

Film laburren programa. Elkarrizketarik gabe. Ikusle guztientzat.

GazteFilm Fest-eko zazpigarren edizioa urtero Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan gertatzen den kontzertu bisualaren testuinguruan aurkeztuko da. Aurten Guridi Big Band-en esku dator, atal musikala Jerónimo Martín-ek zuzenduta eta irudiaren kargu David Aguilar, artista bisuala. Berak gure herrialde gonbidatuaren filmografian pulunpatuko da- Kroazia, bereziki Zagreb Films animazio artxibategi ospetsuan.

 

Baina, zer ote da kontzertu bisual bat, zinez?

 

Irudi bat entzun daiteke? Eta melodia bat ikusi? Begiak ixten baditugu musika entzun bitartean koloreak agertzen dira, irudiak, itxurak… Belarriak irekitzen baditugu irudi mutuak ikusi bitartean, keinu edo mugimendu bakoitzaren atzean ezkutatzen diren soinuak entzuteko gai gara ere. Gure kontzertu bisualak miatze eta aurkikunde bidaia izatea espero du, irudi eta musikaren bitartez, bi hauek elkar topatzen diren eta magia sortzen den tokia aurkitu arte.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page