top of page


SARRERAK:
LIVING LARGE
Film luzea. JB ingelesez gaztelaniazko azpitituluekin.
Kristina Dufková / 2025 / Txekiako Errepublika / 80´
Mikaël Ollivier idazle frantziarraren La vie, en gros eleberri erdi autobiografikoan oinarrituta dago film hau, eta adimen zorrotzeko Ben nerabearen istorioa kontatzen du. Eskolan osasun-azterketa bat egiten diotenean, bere pisua arazo bihurtzen da bat-batean, bai berarentzat, bai beste guztientzat. Haurrek jazarri egiten dute eta bere guraso dibortziatuek ez dakite zer egin. Eskolako erizaina ere kezkatuta dago.
Stop motion honetan, txotxongilo biziak eta diseinu dibertigarriko pertsonaiak dira protagonista, eta fintasun handiz islatzen da nerabezaroan autoestimuak duen rol garrantzitsua.
bottom of page









