top of page
fondo2.jpg

ALBISTEAK

Umeek sortutako zinemak leku berezia du Gasteizko GAZTEFILM FEST zine jaialdian

6.Potatoing3.jpg

GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema-jaialdiak, jardunaldiaren sail adierazgarrienetako baten sail ofiziala aurkeztuko du: Umeek sortutako zinema saila. 

 

Bere lehen ediziotik, zine jaialdia programazioaren hartzaile diren haur eta gazteak jaialdiko prozesu guztien erabateko protagonista bihurtzeko bokazioarekin jaio zen: filmen aurrehautaketa egitetik, programen hautaketa eta komisariotza, komunikazioa eta diseinu grafikoa edo jaialdiaren programazioa publikoaren aurrean aurkeztera.

 

Honez gain, publikoak disfrutatu dezan, Umeek sortutako zinema sail berezia dugu jaialdian: zinema-lanak modu independentean edo tailerren batean egin dituzten mundu osoko filmak ikusteko aukera da. Nazioarteko aukeraketa bat da, talentu gazteen adierazpena eta sorkuntza sustatu nahi duena, haien ausardia sarituz.

 

Aurten, sail ofizialeko hautatuak: Gail Waltonen (Ingalaterra) "Gems of the sea" eta "Rainbow Planet", Piotr Kaźmierczakren (Polonia) "Four Seasons", Lin Ziyueren (Txina) “Mr. Dongguo and the Wolf”, Gabriela Martínez Garzaren (Mexiko) "La Pócima", Matija Juršić, Nikola Toplicanec, Arian Brkovic-en "Potatoing" (Kroazia), Max Shoham-en (Canada) "Hearth", Serrería de Valencia eskolako "Camina conmigo" (Espainia) eta “Comfortable position” DRF Children Animation Studio koa (Uzbekistan). 

 

Programa hau Haurren Saila-n eskainitako asteburuan ikusi ahal izango da, GAZTEFILM GEST zine jaialdiaren baitan, Gasteizen, azaroaren 20, 21 eta 22an. Sarrerak laster egongo dira salgai gure webgunean.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page