top of page
fondo2.jpg

ALBISTEAK

GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema jaialdia Covid-19ren baldintzetara egokitutako formatu hibridoarekin berrasmatuko da.

BV5B8731.JPG

Gasteizko haur eta gazteentzako zinema jaialdia azaroaren 20tik 29ra ospatuko da eta osasun egoerari egokitutako formatua izango du. Programazioaren parte bat online eskaintzeaz gain, aurrez aurreko formatuetan ere gomendatutako neurriak hartuko dira. 

 

Lehen ediziotik, Gasteizeko ikasteetxekin egindako lankidetza funtsezkoa izan da zine jaialdiarentzat. Hainbat eskolek astean zehar bisitatzen dute jaialdia, haien hezkuntza-jardueren barruan. Kasu honetan, online ikusteko edo aretora, aurrez aurre joateko aukera eman zaie (erakunde ofizialek gomendatutako neurriekin). "Ikastetxe askok ez diote uko egin nahi zinemara fisikoki joateko esperientzia eskaintzeari; izan ere, zenbait ikaslek ez dute erraz zinemara joateko aukerarik", dio Helenak, zinemaldiko zuzendarikideak.

GAZTEFILM FEST zine jaialdian proiektatuko diren aretoek %50eko edukiera izango dute bertaratzen direnen arteko distantzia bermatu ahal izateko. Edukiera murriztea gainerako jarduerei ere ezarriko zaie, hala nola prentsaurrekoei eta abarrei.

 

Osasun-neurriak ezarriko dira zinema-aretoetan, hala nola desinfekzioa saio bakoitzaren aurretik eta ondoren, maskara nahitaez erabili beharra eta sarreren eta irteeren kontrola.

 

Aurten ez da gonbidaturik izango, programazioa murriztu da eta jarduera paraleloak kendu dira: ez inaugurazio eta itxiera festarik egingo, ezta kanpoko kolaboraziorik ere, Jesus Guridiren kontserbatorioarena kasu eta bakarrik tailer bat antolatuko da. 

 

Interneten bidez sarrerak erosteko aukera egongo da eta sarreren lehiatilan online sistema bidez erosi ahal izango sistema ere bai.

 

Online jaialdia: Filmineko GAZTEFILM FEST kanaletik aukeratutako pelikulak erakutsiko dira abenduaren 4tik 11ra.

 

Zine jaialdiaren 4. edizioa diseinatzen hasi zenean, jaialdia burutzeko egon zitezkeen zailtasunak aurreikusi ziren, beraz, egungo osasun-egoerak sortzen duen ziurgabetasunaren aurrean, VOD Filmin ikus-entzunezko ekoizpenen online plataformarekin harremanak sendotzea erabaki zen, haur eta gazteentzako eskaintza zinematografikoari eutsi ahal izateko.

 

GAZTEFILM FEStek 2018tik Filminen zine jaialdiko kanal propio bat zuen, non jaialdiko partehartzaile ugarien pelikulak ikus zitezkeen. Kasu honetan, ahalegin asko eta handiak egin dira haur eta gazteen zine jaialdia osorik online plataforman kokatzeko.

 

"Ez genion uko egin nahi jaialdiaren aurrez aurreko formatuari; izan ere, zinemara joatea txikitatik babestu eta sustatu beharreko zerbait da” dio Helena Gonzalez-ek. Hala ere, antolatzaileek formatu hibrido baten aldeko apustua egitea erabaki dute, gaur egungo egoera dela eta ahalik eta ikusle gehienengana iritsi ahal izateko.

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page