fondo2.jpg

ALBISTEAK

GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema jaialdiak balioetan oinarritutako zinema sustatzearen alde egin du aurten ere Gasteizko ikastetxeekin batera.

GAZTEFILM FEST hezkuntza-esperientzia kolektibo berritzaile bat da, eta haurrak proiektuaren eragile aktiboak dira, jaialdiaren fase guztietan parte hartuz. Duela 4 urtetik hona, zine jaialdiak beraiei gustatzen zaien zinema eskaintzearen aldeko apustua egin du, hau da, eskoletan parte hartzeko prozesuen bidez aukeratzen eta hautatzen duten zinema eskaintzearen aldekoa.

 

Horregatik, jaialdiaren lehen ediziotik, funtsezkoa izan da Gasteizko ikastetxeekiko lankidetza. Jaialdiaren astean zehar, ikastetxe askok bisitatzen gaituzte eta gure Sail Ofiziala osatzen duten filmez gozatzen dute, adin-tarte desberdinen arabera. Zine jaialdian, zinema-areto komertzialek ez bezalako espazio bat sortzea planteatu da, belaunaldi berriei beste zinema mota bat eskaintzeko, haientzat sortua eta pentsatua, entretenimendura soilik bideratzen ez dena. Ikusitakoaren ostean, beraiek izango dira filmeak bozkatuko dituztenak eta jaialdiko irabazleak erabakiko dituztenak.

Eskola saioak eskola-orduetan egiten dira. Osasun egoera dela, eta aurten planteatzen diren erronkak direla eta, jaialdiaren antolatzaileek ikastetxeei aukera ematea erabaki dute, nahi izanez gero, ikustaldia online egiteko. Hala ere, ez diogu uko egin nahi zinemara joateko esperientziari, funtsezkoa baita jaialdiaren ikuspegi presentzialean, eta dagoeneko hainbat eskolek baieztatu digute Vital Kulturunea Fundazioaren Aretoan aurrez aurre parte hartuko dutela, osasun-neurri egokiak errespetatuz.

 

Aurten, berrikuntza gisa, gure talde pedagogikoak egindako film bakoitzaren gida didaktiko bat eskaintzen diegu ikastetxeei, guztira 4, film bakoitzean planteatutako gaiak ikasleekin lantzen jarrai dezaten.

 

Iaz 13 ikastetxek etorri ziren GAZTEFILM FEST-era. Ikastetxea bazara eta 2020ko Zine jaialdian parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan gaztefilm@zinhezba.org helbidean. Eskolekin saioak azaroaren 23, 24, 25, 26 eta 27an egiten dira eskola-orduetan. Sail Ofizialean 8 film ikaragarri ditugu, adin tarte bakoitzerako propio eginak (6 urtetik aurrera) eta zuen ikasleen balorazioak eta kalifikazioak jasotzeko zain daudenak.

  • Blanco Icono de Instagram