top of page
fondo2.jpg

ALBISTEAK

GAZTEFILM Fest haur eta gazteentzako zinema-jaialdiak luzemetraien Sail Ofiziala aurkeztu du, gizarte-gaiekin konprometitutako programazioarekin eta 7 herrialde baino gehiagoko ordezkaritzarekin.

GAZTEFILM FEST Gasteizko Haur eta Gazteen zine jaialdiaren 4 edizioa,  2020ko azaroaren 20tik 29ra Gasteizen ospatuko da eta Film Luzeen Sail Ofiziala aurkeztu du. Izenburuen aukeraketa 8 film luzek osatzen dute, haur eta gazteen sailetan banatutak.

 

Lehian sartzen diren lanei dagokienez, Haurren sailean Marina Andree Škopen "My Grandpa is an Alien" abentura aparta ikusi ahal izango dugu. Fikzio irudimentsu honek, pertsona maitatuen heriotza jorratzen du. Gainera, Trevor Hardyren "Strike" (Stop motion film delikatu eta dibertigarria), Rémi Chayeren "Calamity, Martha Jane Cannary-ren haurtzaroa", Annecy Zinemaldian film onenaren saria irabazi zuena, eta gai historikoei buruzko film luzea eta adiskidetasunari egindako benetako kantua, "Fritzi: un Cuento Revolucionario" Ralf Kukula eta Matthias Bruhn egileena.

MV5BMjBkZDRkMjUtMjZjYy00OTRkLWI1NGYtOTVi
91vd2RnYJML._SL1500_.jpg
unnamed.jpg
DEDI-1080x1080.jpg

Gazteen sailean, Caru Alves de Souza brasildarrak "Meu nome es Bagdad" inspiratzailea aurkezten du, Berlingo Nazioarteko Jaialdiko “Generación 14 plus” saileko nazioarteko epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen. Horrez gain, Mattero Garroneren "Nevia" opera prima ikusi ahal izango dugu GAZTEFILM FESTen. Samuel Kishi mexikarraren "Los lobos" Gazteentzako film luzeen Sail Ofiziala osatzen du, oso ume zela AEBn izandako migratzaile esperientzietan inspiratzen den amarentzako maitasun eta esker oneko gutun bat. Eta, azkenik, Adele Tulliren "Normal" film italiarra, unibertso maskulino eta femeninoari eta gure eguneroko bizimoduan agertzen zaizkigun genero-estereotipoei buruzko gogoeta egiten duen lana.


 

Film luzeak Gasteizko hainbat egoitzetan egongo dira ikusgai GAZTEFILM FEST Zine jaialdiaren bi asteburuetan. Azaroaren 20, 21 eta 22an haurrentzako saila ospatuko da eta azaroaren 27, 28 eta 29an gazteen saila. 

meu_nome_e_bagda-639276545-large.jpg
Nevia-778775280-large.jpg
Los_lobos-328124331-large.jpg
Normal-917973487-large.jpg
  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page