SAIOAK
HIZKUNTZA
ADINA
SARRERAK
+6
Azaroak 21, larunbata · 17.00h
Euskarara bikoiztua
3€
Azaroak 29, igandea · 11.00h
Euskarara bikoiztua
3€
Oihanean jaioa
Sail Ofiziala · Film luzeak

Edmunds Jansons / 2026 / Letonia, Polonia, Txekiar Errepublika / 70’ / Euskarara bikoiztua
Elizabethek bederatzi urte ditu eta, anaia txikia desagertu ondoren, oihanean barrena sartzen da bere bila. Bidaian zehar naturaz eta izaki harrigarriz betetako mundu misteriotsu bat ezagutuko du, animalia magiko bati Tepui mendira itzultzen laguntzen saiatzen den bitartean. Aleksandrs Laime esploratzaile letoniarraren istorioan oinarrituta dago filma.
Jacob, Mimi y los perros del barrio filmeko zuzendariaren film hau adierazkortasunagatik, atzealde zehaztu eta kolorez betetakoengatik eta pertsonaien bizitasunagatik nabarmentzen da. Ebakinekin egindako animazioa eta 2Dko animazio digitala konbinatuz, baso-paisaia oparoa eta gertukoa birsortzea lortzen du zuzendariak. Etxean bakarrik haurrentzako klasikoari keinu bat, oihaneko bertsioan.
