top of page
SAIOAK
HIZKUNTZA
HIZKUNTZA
ADINA
SARRERAK
Jauregiko bizitza
Sail Ofiziala · Film luzeak

Nathaniel Hlimi, Clémence Madeleine-Perdrillat / 2025 / Luxenburgo, Frantzia / 81’ / Euskarara bikoiztua
Violette zortzi urteko neska umezurtz bat da eta haren osaba Régisekin bizitzera bidaltzen dute; osabak Versailles jauregiko mantentze-lanak egiten ditu. Neskak bere senidea gorroto du: usain txarra du, ez du ia hitzik egiten eta gurasoekin ere ez du harremanik. Denboraren poderioz, ordea, Régis eta Violette elkarri ohituko dira.
GazteFilm Festek izen bereko film laburra izan zuen 2019an, ederki animatutako film honen ernamuina. Bertan, jauregiaren barrokismoa eta dolurako bidean dauden pertsonaien naturaltasuna eta hunkigarritasuna kontrastatzen dira.
bottom of page
