top of page
SAIOAK
HIZKUNTZA
HIZKUNTZA
ADINA
SARRERAK
Temporada de patos
Erakusketa · Fernando Eimbcke fokua

Fernando Eimbcke / 2004 / Mexiko / 85’ / Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
30 metro karratu eskasetan grabatutako film honi esker ezagutu genuen Fernando Eimbckeren zinema. Dena arratsalde batean gertatzen da, pisu bakar batean. Horrelako istorio bat gertatzeko fenomeno bereziak eta trama korapilatsu bat beharrezkoak direla pentsatu ohi dugu, baina film honek gauza gutxirekin asko esan daitekeela erakusten du. Coming on age estiloa eguneroko zinema minimalista eta zentzugabe bihurtzen du. Umorea, drama eta gazteen arteko harremanen irudi zuri-beltza, baina batez ere bihozbera; horiek oparitu zizkigun Temporada de Patos filmak 2006an, eta ez dira inoiz iraungiko.
bottom of page
