top of page
fondo2.jpg

ALBISTEAK

4 film luze lehiatzen dira GazteFilm Fest 2021 saria lortzeko gazteen atalean

Emozioz betetako 4 film luze aurkezten ditu GazteFilm Fest zinema-jaialdiko gazteen sailak. Filmak Gasteizko hainbat gunetan emango dira eta sarrerak 3 euro balioko du. Film hauek 12 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta daude.

 

"Stop-Zemlia", Kateryna Gornostairen ukrainar filma, Berlingo nazioarteko zinemaldian, Berlinalean, proiekatatu zen. Filme honetan, protagonistak helduen mundura egindako bidaia pertsonalean murgilduko gara.

Beste proposamen oso interesgarri bat "Gagarine" filma da. Fanny Liatard eta Jeremy Trouilh-en pelikula frantses hau Canneseko jaialdiaren kartelaren parte izan zen eta oso modu poetikoan kontatzen du Yuri gazteak bere etxea eraistetik defendatzeko izandako borroka.

 

 “Camila Saldrá esta Noche”, Maria Barrionuevok zuzendutako argentinar filmak Camilaren istorioa kontatzen du, zeina Buenos Airesera joatea behartuta dagoen eta aktibismo feministaren piztea bizi du bere eskolako kideekin batera. Film hau Donostiako Zinemaldian eman zen.

 

Azkenik, atal honek Suzanne Lindon oso gazteak protagonista eta zuzendutako "Spring Blossom" filma ixten du aukeraketa. Film honek lehen amodioak modu arin batean jorratzen ditu, sekuentzia musikalen bitartez. Azken Donostiako Zinemaldiko “Zuzendari Berriak” sailean aurkeztu zuten filma.

 

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira azpitituluekin.

Spring_Blossom-206500936-large (1).jpg

Spring Blossom 

​

​

​

​

​

Gagarine

camila_saldra_esta_noche1 (1).jpg

Camila Saldrá esta Noche

​

​

​

​

Stop-Zemlia

  • Blanco Icono de Instagram
bottom of page