top of page


SOINUAREKIN ESPERIMENTATZEKO TAILERRA
"Ikusten ez dena, entzuten ez dena" ALFREDO COSTA MONTEIROrekin


Tailer honek ikus-entzunezko esperientzia paregabea proposatzen du, argiaren eta zuzeneko soinuaren arteko interakzioan oinarritua. Eguneroko objektuetatik abiatuta, eta ukipen-mikrofonoen, soinu-tramankulu txikien zein linterna soilen manipulazioa baliatuz, formen, erritmoen eta erresonantzien mundu bat deskubrituko dute parte-hartzaileek, sorpresaz beteriko itzal-antzerkiari bizia emanez.
Alfredo Costa Monteiro soinu-artistak emango du tailerra, eta El Iglú proiektuaren sortzaile Itziar Garaluceren laguntza izango du.
Bi saio:
1º Ostirala 28, 18:00
2ª Larunbata 29, 12:00
9-12 urte
bottom of page

