GAZTEFILM FEST zinema jaialdia edizio berria aurkezten du
Gaztefilm Fest, Gasteizko haur eta gazteentzako zinema jaialdiak bere bosgarren edizioa aurkeztuko du programazio askotariko eta bizigarriarekin.
Joan den azaroaren 4an aurkeztu zen bosgarren edizio hau Vital Fundazio Kulturunea aretoan. Babesle ofizialen ordezkariak izan ziren: Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria; Ana del Val, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatua; eta Estibaliz Canto, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Saileko ordezkaria. Helena González eta Ricardo del Conde zine jaialdiko zuzendariek osatu zuten aurkezpena.
Aurten, GazteFilm Fest jaialdiak emozioz, istorio liluragarriz eta ikasketa handiz beteriko film luze eta laburren sorta handia aurkeztuko du.
Egoitzak eta sarrerak:
​
Urtero bezala, GazteFilm Festek ahalegina egiten du Gasteizko hainbat lekutara iristeko, zinema hainbat auzotara eramateko. Proiekzioak Vital Fundazioa Kulturunean, Artiumen, Zabalgana Gizarte Etxean, Montehermoson, Baratza Aretoan, Saman eta Satelite tabernan egingo dira.
Emanaldietarako sarrerek 3 euroko kostua izango dute eta webgunetik edo proiekzio bakoitza baino 30 minutu lehenago erosi ahal izango dira egoitza bakoitzean.